2011/12/01

"La ciencia del pánico" dokumentala

Gaur arratsaldeko 20etatik aurrera izango da dokumental honen proiekzioa. Bertan, HIESAren inguruko beste ikuspegi desberdin bat emango da mediku, kimikari eta kazetari desberdinen hitzetan besteak beste.

Ondo izan!

http://vimeo.com/lacienciadelpanico

2011/04/10

5. Urteurren Festa martxan da!

Datorren aste honetan, Karbonerak 5 urte betetzen ditu. Eta urteurrenaren harira, 3 eguneko egitaraua prestatu degu. Denetik izango da: haurren eguna, arratsalde tematikoa eta azken egunean kontzertuak eta festa. Beraz, etortzera eta gerra ematen daramatzagun 5 urte hauek gurekin ospatzera animatzen zaituztegu!!

Gora Karbonera!
Okupazioa Aurrera!

Egitarauan falta diren zehaztasunak, astean zehar baieztatu eta ezeztatuko ditugu.

2011/04/09

Karbonera Zinema: "Pà Negre"

Aste honetan, apirilaren 14a gertu izanik, II. errepublikan eta ondorengo gerra zibilean oinarrituriko filmarekin gatoz.
Beraz, asteartean hilak 12, gaueko 21.00etatik aurrera:

Pà Negre (108 min)
Agustí Villaronga
Katalunia, 2010
Gidoia: Agustí Villaronga (Emili Teixedor-en nobelan oinarritua)
Musika: Jose Manuel Pagán 
Argazkia: Antonio Riestra
Errepartoa: Francesc Colomer, Nora Navas, Roger Casamajor, Sergi López


Pornoterrorismoak harrapatu gaitu!



Martxoaren 26an, Diana J. Torres Pornoterrorista izan genuen gurean bere liburua aurkezten (Pornoterrorismo.Txalaparta, 2011). Ondoren, Lucia Egaña Rojas-ek “Mi sexualidad es una creación artística” dokumentala proiektatu zuen. Lan honetan, Bartzelonako postporno eszenaren ibilbidea kontatzen du.
Gau pornoterrorista honi itxiera emateko, Dianak 20 minutuko errezital-performance ikaragarri bat egin zuen. 
El pasado 26 Marzo estuvo en la Karbo Diana J. Torres, la pornoterrorista, presentando su nuevo libro PORNOTERRORISMO, editado por Txalaparta. Seguido Lucia Egaña proyectó su documental ´Mi sexualidad es una creación artística´ donde hace un recorrido por la escena postporno en Barcelona.
Diana nos deleitó después con una de sus recital-performances geniales, como siempre.